Kaixo Zu,
Zer moduz zaude? Elkarrizketa hutsal gehienen moduan eguraldiaz galdetuz hasi nezakeen hitzaspertu hau. Bide egokia izan zitekeen lehen urratsak elkarrekin emateko. Baina ez, nahiago izan dizut nola zauden itaundu, hasieratik zutaz arduratzen naizela adierazi.
Tok, tok… Bai Zu, zu zeu. Beste aldean zauden hori. Mesedez, itzuli begirada paperera. Zurekin gura dut eleketan jardun. Bai, zelan zauden jakin nahi dut. Badakit honek arruntetik ezer gutxi duela eta are gutxiago mintzotik. Haatik, ez naiz jende gehienaren moduan zer erran jakin gabe isilik ez gelditzearren “ Zmz?” soilik esan eta mutu geratuko.
Zergatik zuzentzen ote natzaizu hain berandu, beranduegi ere izan daitekeela jakinik. Hur-hurrean ez dut sekula berba multzo hau gutun-azal batean sartuko, ez naiz inoiz beldurrak behin betirako gainditzea xede, postontzira hurreratuko. Bakarrizketa hutsa izanen da tamalez. Elerik gabeko eskutitza nahi nizuke izkiriatu, guztia esateko adorea, abagunea… izan dudanaren seinale. Zein hizkuntza, zein hitz erabili hainbeste zor dizudan horri eskerrak emateko?Mila milioi esker edo thank you, gracias ala merci…
Iruzkinak
korridorean 2008-04-21 20:59 #1

nor, ni? NI??!?!?!

nire postontxidxen, gutxienez, badakozu lekue. zeuk guzun bestekue, gainera.

hasiera ona. oso ona. beranduegi ez dala dakien hasiera bat.

bakizu, "amaiera guztien ostean datorrelako hasiera oro".

hasiera badakozu, beraz, amaiera be.

zoridxonak, eta gozatu ZEUK eraiki dozun bide barri honetan emoten dozun pauso bakoitzagaz, arnas bakoitzagaz... ta segidu aurrera, atzera beitu barik. goraino helduko zaralako, zeu bakarrik!

Utzi iruzkina: