-Ama, egidazu bultza apur bat, faborez. -Ongi da, baina esku biez gogor heldu,ados? -Konforme! -Bat, bi… Oso gora igoko al zaitut? -Bai. -Noraino bada? -Ez dakit, ahalik eta altuen. Gora, gora eta gora... Ilargiraino!
“To be is to do” Kant “To be is to be” Nietzsche
Airea ahitzen zitzaion apurka. Taupada bakoitzeko gero eta nekezagoa zitzaion birikak oxigenatzea. Zeru hodeitsu lausotua besterik ez zekusan eta oraindik amaieran irribarrea galtzeke zuen. Dudarik ez, hura akabera zen. Une batez beldurra sentitu zuen baina aurpegian beldur hura antzeman ez ziezaion ahalegindu zen, arerioak ikusi ez zezan edo. Horren gutxi falta zen non gorputzeko mina oskila eta aldi berean intentsu bezain jasangaitza zitzaion. Ideia huts batek besterik ez zuen sostengatzen, hobeki esanda, damua zuen. Baina jada egin gabeko edota egind...
Esku bat alkilatu zion debalde aspaldi eta isuna iritsi zaio interesekingaurepez kanpo itzultzeagatik egiatan ordea, oraindik ez du itzuli
Denbora dilatatzen da izarrak josiz animaliak dibujatzera solasten dugunetan gaua horizontalean erreparatzera paratzen garen bakoitzean usaintzen harrapatu ukitu dastatu sentitu gau bat Orduak eman genitzake zeru pusken azpian eman genitzake nitzake isiltasuna kontenplatzen eta hodeietan untxiak irakurriz brisak zelan birigarro balea katakume bilakatzen dituen imajinatzen igurikapenak elikatzen igaroko genitzake gauak larre batean botata ahal izatera Munduaren tempoa moteltzea posible zaigulako baina izarrik gabeko gaua da tamalez gaurkoa
Ez ditut ezagutuko koordenadak paralelo eta meridioanoak arrotzak izanen zaizkit parajeak jendea atmosfera baina jakin badakit iratzarrik egonen zarela iratzarrik hor nonbait eta ohean bueltaka ibili ostean jaikiko zara badakit bai badakit zure insomnioaren karia, beldurra da baina guztiok gara zer edo zeren beldur eta ez itzak orenak pasa ilargi biluzi baten argitan erantzun bako galderak egiten hire baitarako alferrikan Metrikaren baitan egongo da akaso bitartea tartea eta era guztietara ere ttipia mundu petral hau ttipia da benetan patrikan aise kabitzeko modukoa planeta...
Fíat lux ab initio electa una vía, non datur recursus ad aliam plus ultra ad astra per aspera nune aut nunquam. Cogito, ergo sum. Alter ego, maior sum quam qui mancipium sim corporis mei dtra lex, sedex modus vivendí Reductio ad absurdum Nihil novi sub sole
txolintzea txolinkeriatan ibiltzea memelotu lelotu kokolotu iparra galdu tenteldu txoriburutu itsutu ikusmena galdu amorostu Munduak hobeto funtzionatuko luke sinonimoak edota litsak bilatu beharrean, soilik gehiagotan txolin izango bagina.
Ez daude oroitzapenak ezta historia ere simulazioak bizitzen ditugu atzo bizi genituen eta gaur berdin. Gaur ditugu biziko lehen pertsona singularrean norbere azalean sentituko Minuskulaz idatzitako "ni"-en plurala generalizazioa da sinplifikazioa da. Delako. Ebidentzia erretorikoak ez dira existitzen ideia aleatorioak uste ebatzi bakoak izan daitezke frogatzeko daudenak eta askotan froga ezinezkoak salbuespenak topatuko ditugu hemen hor eta han. Mila. Erantzun zehatzik apenas baina orduan interpretazioetara joko dute eta hormak purpurinaz pintatuko monosilabak esaten has...
“Zero guztiak ez dira berdinak”
Irati, hau da parrandan esplikatzn aitu ziñena ez? ea beste batean ikusten gean!
Ez zuen ezer ezan, esateko ezer ez bailuen. Eta hori gezurra zen.