sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-05-13 00:00
1

Denbora dilatatzen da

izarrak josiz animaliak dibujatzera solasten dugunetan

gaua horizontalean erreparatzera paratzen garen bakoitzean

usaintzen

harrapatu ukitu dastatu sentitu gau bat

Orduak eman genitzake zeru pusken azpian

eman genitzake nitzake isiltasuna kontenplatzen

eta hodeietan untxiak irakurriz

brisak zelan birigarro balea katakume

bilakatzen dituen imajinatzen

igurikapenak elikatzen igaroko genitzake gauak larre batean botata

ahal izatera

Munduaren tempoa moteltzea posible zaigulako

baina izarrik gabeko gaua da tamalez gaurkoa

2010-05-15 08:34 #1

Etxeetako lanparek izarrak hiltzen dituzte,
kotxeen burrunbak isiltasuna.

Izarrak
egon
badaude
geuk ezkutatu ditugu, baina.

Bilatzea beti gustatu izan zaigu
aurkitzea baino gehiago.

Muxu bat irati!

Utzi iruzkina: