...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-04-24 00:00

Ez daude oroitzapenak ezta historia ere

simulazioak bizitzen ditugu

atzo bizi genituen

eta gaur berdin. Gaur ditugu biziko

lehen pertsona singularrean

norbere azalean sentituko

 

Minuskulaz idatzitako "ni"-en plurala

generalizazioa da

sinplifikazioa da.

Delako.

Ebidentzia erretorikoak ez dira existitzen

ideia aleatorioak uste ebatzi bakoak izan daitezke

frogatzeko daudenak

eta askotan froga ezinezkoak

salbuespenak topatuko ditugu hemen

hor

eta han. Mila.

Erantzun zehatzik

apenas

 

baina orduan interpretazioetara joko dute

eta hormak purpurinaz pintatuko

monosilabak esaten hasten dira

melodia inkonstanteak irratiz emititzen

isiltasunez eta beltzez idatzitako sinfoniak

desafinatzen hasten dira

baina antza denez horrek ez du inporta

 


Utzi iruzkina: