...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-06-08 00:00

     

 

Airea ahitzen zitzaion apurka. Taupada bakoitzeko gero eta nekezagoa zitzaion birikak oxigenatzea. Zeru hodeitsu lausotua besterik ez zekusan eta oraindik amaieran irribarrea galtzeke zuen. Dudarik ez, hura akabera zen. Une batez beldurra sentitu zuen baina aurpegian beldur hura antzeman ez ziezaion ahalegindu zen, arerioak ikusi ez zezan edo. Horren gutxi falta zen non gorputzeko mina oskila eta aldi berean intentsu bezain jasangaitza zitzaion. Ideia huts batek besterik ez zuen sostengatzen, hobeki esanda, damua zuen. Baina jada egin gabeko edota egindakoez damutzea alferrikakoa zen, zentzu bakoa. Jarraian zetorkionaz ezjakin, errezoari ekin zion guztiz inkontzienteki. Ez zen batzuen ustezko Zeruan (edo infernuan) berarentzat lekurik izango ote zen pentsatzen jarri, ezta errenkarnazioan ere. Dena amaitu zedin besterik ez zuen desio baina trantze hark minutu pare bat gehiagoz iraungo zuen, zerraldo geratu arte.

 

Azkenetan ere irribarrea ahoan, hala hil zen. Oraingoan arerioak ikusi zezan.

 

 


Utzi iruzkina: