...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-05-05 00:00

Ez ditut ezagutuko koordenadak

paralelo eta meridioanoak

arrotzak izanen zaizkit parajeak jendea atmosfera

baina jakin badakit iratzarrik egonen zarela

iratzarrik hor nonbait

eta ohean bueltaka ibili ostean jaikiko zara

badakit bai

badakit zure insomnioaren karia,

beldurra da

baina guztiok gara zer edo zeren beldur

eta ez itzak orenak pasa ilargi biluzi baten argitan

erantzun bako galderak egiten hire baitarako

alferrikan

Metrikaren baitan egongo da akaso bitartea

tartea

eta era guztietara ere ttipia mundu petral hau

ttipia da benetan

patrikan aise kabitzeko modukoa planeta

ilargia hatz lodiaz tapatzea lortzen baduk

sartuko zaik

 

Eta beranduegi da halere, ezertarako

 

 

          


Utzi iruzkina: