Buztina

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-08-13 00:00
1

   

        

 

Astean birritan egiten ditu bere etxetik tailerrerako bostehun metroak. Bata zuri jada marroitua soinean eramaten du, jendearen aurrean artista planta erakusteko bakarrik, baina hilabete eskas da Carlak buztin tailerrean izena eman zuenetik. Bikoitza hirira heldu zenetik. Bat eta bi, bi hilabete. Bizitoki berria, giro, aire, argi desberdina. Arrotza.  Eta lekuz kanpo sentitzearen pilota sabelean boteka.  Agian horrexegatik izena eman zuen buztin tailerrean, bertakotzeko. Bertako sentitzeko. Ez zion garrantzia gehiegitxo eman buztinari halere, tailerrari baizik. Gainera batek daki zenbat denbora iragoko zen azkenekoz eskuetan buztin edota plastilina puska bat izan zuenetik. Asko behintzat, urteak eta urteak. Talde bat osatzeko, inorekin elkartzeko, aitzakia  bila zebilen eta buztinarekin egin zuen estropezu.

Gaur, igandea, euri dezente ari du eta film bat ikusiz apartamentuan geratzea erabaki du Carlak: The ghost. "Izen aproposa" pentsatuaz Mamutasuna izenez batailatuko du barnean darabilkien pilota. Eta emakumeak buztina deformatzeri ekin dio pantailan. Deformatzea forma ematea ere izan baitaiteke. Orduan gizona hurbildu zaio poliki-poliki gibeletik eta soinu apenas eginez aldaketan jarri dizkio eskuak. 

 

 

euritan

euritan 2010-08-17 14:13 #1

<p>Mamutasunaren pilota.</p>

<p>Norbera errealitatearen zezen-plazan ikustean bizi-bizirik&nbsp;jartzen zaiguna. Eta ingurukoen begiradek misilen pisu berberaz bilatzen gaituzte, dianaren zentruan bageunde bezala. Edo euren periferiatik ezabatzen gaituzte.</p>

<p>Erasoen eta abandonoen dosifikazioan datza, beraz, norkbere lekua billatzearen jokoa.</p>

<p>Eta beldurrak beldur, benetako mamu bakarra geroni gara. Guk sorturiko barrunbearen mugetan boteka.</p>


Utzi iruzkina: