blogpost-166

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-09-05 00:00

  

 

Gizartea zaintzapean lotzeko kamera-begi oroikusleak George Orwellen 1984 hartan azaltzen zaizkigu poliki. Baina, guztia ikusi eta ikusten duen guztia bere menera ezartzen duen begiaren irudia, Orwellek baino lehenago erabili zuen J.R.R. Tolkienek, oker ez banago. Begi zelatariaz gain, menperatu nahi dituenak lotuta atxikitzeko eraztuna darabil Tolkienek: «Eraztun bat denak gobernatzeko, eraztun bat denak ekartzeko eta denak ilunpean lotzeko». Ilunpean edo itzalpean. Eta areago oraindik, Platonen Gigesena izango da, seguru asko, Tolkienen eraztunaren aurrekaria.

(...) Antzinako Egipton, Kristo baino gutxienez hamabi mende lehenago, indar misteriotsu eta arrotzengandik norbere burua babesteko erabiltzen ei zuten eraztuna. Nagusitasun ikurtzat zeukaten, gainera, herritar haiek. Ezkontzetan senar egiptoarrak emaztearen atzamarrean ipintzen zuen eraztuna; bere etxe eta jabegoen zaintzaren ardura ematen zion horrela. Hortik dator, nonbait, ezkon eraztunaren ohitura.

 Erromatarren ezkontzetan, zinpeko fideltasunaren ikurra zen urrezko eraztuna, eta betierekotasuna irudikatzen zuen hasiera-amaierarik gabeko zirkuluak.

 

Jokin Urain

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: