Hariak
Hariak. Gurasoen hariak, halabeharren hariak, Joseba Sarrionaindia
norbere gorputzaren hariak,
lagun minen hariak, behaztopatzeko modu
luzeak hariak.
Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako
hariak. Titerearen modukoak,
batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo
korapilatzen.
Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen,
hariei kasu egiten,
harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagun
berrogei urtez horrela
eta bat-batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo
hilargiaren
errainuak bezalakoak direla, eta ez zaituztela lotzen,
azkenean, ez duzula haririk.
Iruzkinak
banator 2009-09-30 07:34 #1
Biziraupenaren alde batari eta besteari lotzeko joera izan ohi dugu sarri, sostengu bila. Batzuetan denbora asko pasatzen da hauen sendotasuna fikzio hutsa dela konturatzerako, ari mordo bat elkarri ongi lotuta ez dauden bitartean ez dugula hotzetik babestuko gaituen jantzirik izango.<br /><br />
banator (bis) 2009-09-30 07:53 #2
Kontuz hala ere ingurura lotzen zaituzten hariekin, gainontzekoen txotxongilo izatere jolasteak baditu bere arriskuak eta.<br />
Utzi iruzkina: