...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-06-24 00:00

 

 

Irakurtzen zenituen liburuez mintzatzen zinen. Korronte minimalista bati jarraituz bezala xehetasun osoz kontatzen zenizkidan guztiak eta nik baietz egiten nizun buruaz. Ulertzearen plantak egiten. Kuriosoa zen, ez bainuen deus entenditzen eta zu zeuk ere bai baitzenekien. Zalantzazko begiradak trukatzen genituenero soa aldentzen nuen disimuluz. Gustukoa zitzaidan halere hitz egiten zenuen bitartean entzutea. Absente. Zeure baitatik kontatzen zenuen baina zeurea izan gabe. Beste bertsio bat zen. Zeurea. Bizitzaren apunteak hartzen zenituen, ortografia akatsez betetako apunteak. Zerbait behar huelako. Helduleku bat akaso.

 

Helduleku bat bai, euste puntu bat, Arkimedesen eran.

 


Utzi iruzkina: