_______________________

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-03-01 00:00

sasi artean bezala bizi denak

gaitz du atsegina

teilape baten bila

gordeka beti

inoiz utzitako fabriketan

inoiz esandako hitzen gainean aterpetua

inoiz bilkurak inoiz menturaz

begia zeru hodeitsura altxatu

oraindik oren bat heltzeko dela frogatu

eta leihoa ostera zarratu

inork buruan zer darabilzun

irakur ez diezazun

 

goizeko zortziak dira hemen

baina ez beste inon,

gaur lanera baino lehen

egunkaria irakurtzen den

egunetarik da

gure laztanak gudarosteek babestuta daude

gure jakiek eperik jartzeke dute

gure irriak betiko dira

eraso aginduak legez jausten dira

zorionetik ihesi doan jendearen gainera

ederra da bizi garen sasoia

nahi beste izenondoz apain daiteke tristura

baina halako batean norbaitenganako loturak estutzen dira

eta berandu ematen du beste ezertarako

 

bada hor

behar zen garian irakurri ez nuen lerro bat

 

 

Jose Luis Otamendi


Utzi iruzkina: