...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-04-17 00:00

   

lastimatzen zara pasatuaz

eta orainaz baita

zauriak omen dituzu ixteke

eta infekzionatuak asko

hotz sentitzen zarela diozu

gainetik ezin kendurik zabiltzala aspaldian

goxatuko zaituenik ez antza denez etxera bueltan

 afari hotz bat

ala hori ere ez

ohe hotz bat

izarek mintzen hauten ohea

urratu arte mindu

emakume biluzirik gabe urteak

jada ez haiz oroitzen larrua jo huen azken aldiaz ere

non eta

zein andraz

gaztea ei hintzen orduan

halere larrua jotzea

whisky on batez ordezkatzea posible duk

no problem

malkorik ere

bat ere ez

izoztu zaik eta barnea

sosak baita eskas

hipoteka...

 

aizak, eta miseria guztiak salgai

prezio ezin hobean gainera

bost eurotan kiloa

bakik, hau ere merkatua duk

eta propaganda egin behar


Utzi iruzkina: