...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2010-02-22 00:00

 

Itsasoari begira egotea gustatzen zaio. Horizonteari. Ur gazitan sartzea oinak eta zelan apurka hondoratuz doazkion jabetzea. Kanela botatzen die bizitzako une garratzei. Polaroid argazkiak atsegin ditu, akats fotografikoak. Jendearen letrari begira geratzen da, edota galtzerdiei oharkabean. Eta idatzi egiten du etxera bueltan, autobusean, inork erreparatzen ez dion bitartean betiere, intimitatean. Burugogorra da oso, despistatu samarra eta ameslaria. Dutxan, ur tantak gorputzetik behera doazkion bitartean, abestu egiten du, gero askotan bere buruaz lotsatzeko. Konplejuak gorrotatzen dituela dio, maniak maitatzen. Horrelakoa baita bera, kontrastezalea. Kolore hotzak atsegin ditu berak gorriz marraztuagatik. Laket zaio sekula erosiko ez lukeen arropa probatzea. Tripako minez denean  kamamila hartzen du; bestela ere bai. Ezin du ekidin oroitzapenez mintzatzea. Sinplea da eta aldi berean konplexua. Eli deitzen diote.


Ez du horrela izena.
 

       





Utzi iruzkina: