Inpuntuala

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-04-27 00:00

 

Antinaturala zaio gaur nitrogenozko zeru urdina. Gaur eta ordulariak ohetik arrastaka ateratzen duenero. Azken aldian geroz eta maizago egia esan. Antinaturala zerua. Udaberria. Jendearen zoriona. Promesak. Faltsua. Ustela. Pijama akrilikoak elektrokuta zezan desiratu du. Orratzen tik takak bere onetik aterata joan da dutxara. Dutxa hotza izan da gaurkoa. Eta ile bustia arkatz batekin bilduta han joan da. Lanera. Nagusiaren post-it bat zain du pantailan betebeharrez josita. Babalorea irakurtzen dio halakotan kopetan. Alergia diot polenari, eguzkiak dalmata bihurtzen nau eta gorroto ditut tximeletak, jartzen du bereak. Gorroto tximeletak sabelean.  

 

 


Utzi iruzkina: