...

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-05-02 00:00
3

Baliteke errebelazio tankerako zerbait izatea.

Ekidin ezin eta askatutako,

izkiriatutako nahiz soilik pentsatutako

pentagrama solteak…

…poesia

 

Luma orri gainean balantzatzen duena bakarrik

ez dela poeta esan zidala noizbait

norbaitek

nonbait…

oroitzen dut.

Eleak konposatzea ez dela aski

guztiok barnean dugun poetatxo ezezagun

ezaguna

kanporatzeko,

haren bitartekari izateko norberaren bokazio/ofizio

 

            Poeta

                        filmetako hirugarren planoan ageri den

                        extra difuminatu oro ere bai baita.

 

            Poeta

                        zilar paperezko pilota,

                        inprobisatua,

                        kolpatzen duen beisbol jokalari ttikia da.

 

            Poeta

                        Margoen usaina gauez jasan behar izaten duen

                        artistaren emaztea da.

 

            Poeta

                        Insomniotan mila monologo eraikitzen dituen

                        ameslaria da.

 

            Poeta

                        Iragana atzean lagatzeko tipula ebakitzen duen

                        sukaldari, ez hain sukaldaria da

 

 

Norbait hori zu zinela oroitzen dut.

Gogoan dut bai

eskuzapi xuria ematekotan hurreratu nintzaizula

eta deus erran barik hartu zenuela.

Ausaz emeki-emeki metatutako inpotentzia

edo edozein huskeria zen

zure malkoen zioa, arrazoia.

Izan zitekeen…

…zatekeen…

…zure poesia

 

Oihu egiten zenuen, garrasi

baina ez zen ezer entzuten,

ez zure malkoen hizkuntza ulertzen.

Ez nituen zure nota desafinatuak,

kortxete solteak,

konprenitu.

Potodun bertsoen muina aurkitzen ere

ez nintzen ahalegindu.

Eta damu dut

Damu klinex soil bat eskuratu izanaz

berau gazi zenezan

eta gainontzekoa

gozatu.

 

 

“Eta zer moduz

ondo

ondo

ni ere txarto”

 

Joseba Sarrionandia

 

 

(Isiltasuna,

hasperena,

irria)

 

 

Erraza da irribarrez penak ezkutatzea,

goxatzen ahalegintzea,

baina negarrez zerraizun,

garrasi, oihu, txio

txilio.

Berandu, arras belu, beranduegi…

oroitzen naiz zutaz,

arduratzen zure poesiaz…

Ene aurrean ihes eginenen zenuen

nonbaitetik inora

inor izatetik norbait izatera.

Joango zinen bai,

jabetzeke poeta izanez

joan ere.

Pauso bat

            Bi urrats

                        Hirugarrena…

Adiorik ez.

Muxu bat.

 

Euriari so trenaren zain egotea atsegin zuen

poeta anonimoari

tt

tt 2009-05-02 17:47 #1

<P>Estazio bat, trena, &nbsp;euritan, Sarri...</P>
<P>Sentimendu konpartittu bat</P>
<P>&nbsp;</P>
<P>&nbsp;</P>

Sugoi

Sugoi 2009-05-04 22:00 #2

Zuk idatzitakoak irakurtzea... hori bai dela gozatzea!

euritan sisifori deika

euritan sisifori deika 2009-05-04 23:18 #3

Nexka trixtian begik euritan ederraguak dia. Nik ikusi nun estaziotik. Bea trenak eamantzun. Ekarrikoit berrize. Ekarrikot bestela... patxos!


Utzi iruzkina: