Sentitzen

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-09-12 00:00

Sentimenduak ezin daitezke bi eskema sinpletara mugatu.

Zaila da hitzez sentimendu bat azaltzea

hizkuntzaren gramatikara mugatzea ere

ezinezkoa delako agian.

Ez dut uste gainera mugak izan

dituztenik.

Gradu desberdinak bai, mailak.

Hauek neurtzeko gailurik ez izanagatik.

Termometrorik,

gorriz edo urdinez

zero azpi-goitik markatuko duenik.

 

Baina bene-benetako sentimenduak igarri egiten direla deritzot.

Gorputzaren alfabetoa internazionala dela.

Igarri egiten da.

Eta igarri egiten da sentimendu eza ere.

Faltsua bezala.

Ustela.

 

Sentimendu unibertsalak daude batetik,

jaiotzetik izaten direnak.

Gizakiak gizaki izate hutsagatik dituenak.

 

Badira umetatik indartzen

joandako sentimenduak,

belaunaldiz belaunaldi igorriak,

transmitituak.

 

Baita geroagokoak ere,

eta ez horregatik ahulagoak.

 

Aldatuz joaten dira sentimenduak,

zirkunstantzien arabera transformatzen

eta hala nahi badiozu deitu

eboluzionatzen.

Baina  izatez logika gutikoak dira

eta ez galdetu zergatik

zertarako edo noiztik.

 

Soilik sentitu.


Utzi iruzkina: