Ziutatea
Mundua zuzenduko balitzait bezela da. Zenbaitetan elkarren aurka joko bagenu bezala. Hirurogei zentimetrora ordea, diametroa albora okertu eta urruntzen gara. Norbera bere bidetik.
Hirian jendeak hareak esku artetik bezela ihes egiten dit. Eta denborak. Denbora ere eskuetako zirrikituetatik joaten zait. Hala, ohartzerako farolen argi laranjapean nabil oinez karrika arrotzetatik, ni neu lehen baino pittin bat arrotzago sentituz/ sentiaraziz. Zoko ezezagunak arakatzen ditut, haietan esploratzen. Sakondu. Nigan sakondu.
Handi geratzen zait ziutatea. Eta aldi berean nire neurrira egina balego bezala da. Handitasun horrexek erakartzen nauelako agian.
Iruzkinak
lk 2009-08-05 00:50 #1
Utzi iruzkina: