Paseatzea
Pasea gaitezen apurka-apurka. Finean, oinez ibiltzen sekula ez baitu ahazten batek ezta ala? Halaxe da bai, beti gabiltza oinez. Norabide zehatzik gabe gehienetan. Iparrorratza eskuan iparra galduta mugitzen gara. Mapa bateko instrukzio multzoari segitzeke, sena gidari. Nora goazen ez dakigula eta halere aitzinera. Aurrera, aurrera eta are aurrerago. Atzera egitea ezinezkoa baita, bizitzak aurrera bultzatzen gaituenean.
Jendeak atzera joatearen plantak egiten ditu, posible balitz bezala, baina iruzur hutsa da eta ez sinetsi. Gezurra da. Bide bera sentidu igualean bi bider ezin daiteke hartu. Oinatzak lehengo moduan atzerantz zapaltzea absurdoa delako. Kale bat behin gurutzatuta perspektiba desberdina hartzen duelako, dimentsioak jada aldatu direlako. Ez da kale bera. Beste bat da.
Paseatu gaitezen bada. Zoruko baldosetan errautsak utziaz jo dezagun aurrera, haizeak eraman ditzan. Norabait.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: