Abstrakzioak

Abstrakzioak Sisifo lez | 2009-08-10 00:00

              

 

Zerbezetan itotako burbuilei begira geratu zara instante batez

segundo pare bat baino ez.

Zelan biltzen diren goiko geruzan beha.

Soa altxatu

eta alboko gizonari

ezpainak apar zuritan ikusi dizkiozu orduan.

Zure basoan ondarrak geratzen direla jabetu zara,

arrastoak.

Eta aparrak abstrakzioak dibujatzen dizkizula beiran.

Ulergaitzak zaizkizun formak.

Deklarazioak.

 

 


Utzi iruzkina: