Hitzok irakurtzeko behar den denboran

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-07-25 00:00

Hitzok irakurtzeko behar den denboran

Milaka kamerek sakatu dituzte beren botoiak.

Oroimenaren testigu eginen diren

milaka erretratu gauzatu dira.

 

Hitzok irakurtzeko behar den denboran

Milaka amets izan dira trintxera baten moduan defendatuak

eta halere alokatuak.

Ametsak diseinatu, eraiki eta perfekzionatu egiten baitira.

Ondoren zentsuratu

edo ostu.

 

Hitzok irakurtzeko behar den denboran

gaztarik gabeko labirintoan harrapatuta dauden

milaka arratoirekin esperimentatu da.

 

Hitzok irakurtzeko behar den denboran

Milaka gaitz diagonostikatuko ziren.

Sendatzeko inongo farmakorik ez den

inongo desintoxikazio prozesurik ez den horietakoak.

Beldurrak.

 

 

Hitzok irakurtzeko behar den denboran

ziurrenik milaka barku hondoratuko ziren

edo noraezean geratuko bestela.

Intxaur azal bat bezala

jitoan nabigatzen.

 

Hitzok irakurtzeko behar den denboran


Utzi iruzkina: