Idiazabalgo XII. Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago
![](http://farm8.staticflickr.com/7020/6689576019_b70a1352d8.jpg)
Idiazabalgo XII. Goitibehera Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte. Eguneko asegurua kontratatuko da. Otsailaren 4ean arratsaldeko 15:30etan izango da.
12. edizioa betetzen du, jaitsiera oso arina da eta kategoria guztientzako egokia da.
2012ko Euskal Ligarako puntuagarria izango da.
Izen emateko azken epea otsailaren 2a eguerdiko 12:00etan izango da. Apuntatzeko deitu 686476094 edo 630241876 telefono zenbakietara.
OHARRA: 14:30etan egon behar da helmuga gunean. Autoak herrian aparkatu eta goitibehera guztiak erremontatuko dira.
Antolatzaileak: IGA Izalgo Gazte Asanblada eta Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea.
Animatu zaitezte eta parte hartu!
Comments
Leave a Comment: