Gernikako XXXII. Goitibehera Jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2011-07-17 00:00

Gernikako goitibehera jaitsierak bere XXXII. edizioa beteko du. Parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek hartu ahal izango dute parte. Eguneko asegurua kontratatuko da. Apuntatzeko, idatzi arranogernika@yahoo.com helbidera abuztuaren 12a eguerdiko 12:00ak baino lehen. Izen/abizenak, NAN, helbidea eta telefono zenbaki bat eman behar dira. 16 urtetik beherakoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. 

 

Asfaltu berriarekin ibilbidea egoera ezin hobean aurkitzen da. Kategoria guztientzako egokia da. Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

Euskal Ligarako baliagarria izango da. Abuztuaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:30etan (Partehartzaileak 16:00etan irteera gunean egon beharko dira)

 

OHARRA: Parte hartzaile guztiei, kamiseta berezi bana oparituko zaie. Beraz, izena ematerakoan, goitibehera bakoitzeko partehartzaile kopurua eta beraien taiak eman, talde bakoitzari oparitu beharreko kamiseta paketeak prest izateko.

 

Antolatzailea: Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea eta Arrano Kultur Elkartea.

 

 

 

GERNIKAKO XXXII. GOITIBEHERA JAITSIERA

 

SARIAK:

 

Gomazko kategoria (Gx):

1-…100€

2-…70€

3-…40€

 

Errodamentuzko taldekako kategoria R2:

1-…100€

2-…70€

3-…40€

 

Arinak L:

1-…40€

2-…20€

 

Errodamentuzko banakakoak R1:

1-…40€

2-…20€

 

Egurrezko txikiak (4 palos) R1k:

1-…30€

2-…20€

 

Originaltasunaren sariak:

1-…60€

2-…40€

 

OHARRAK:

1. Partaide guztiek Lumoko plazan egon beharko dute jaitsiera baino ordu bete lehenago.

2. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek parte hatu ahal izango dute.

3. Eguneko aseguru kolektiboa kontratatuko da.

4. Apuntatzeko, idatzi arranogernika@yahoo.com helbidera. Izen/abizenak, NAN, helbidea eta telefono zenbaki bat eman behar dira. 16 urtetik beherakoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. 

5. Izena emateko epea abuztuaren 12an, eguerdiko 12:00etan bukatzen da.

6. Euskal Ligan puntuatzeko Federazioko baldintzak bete beharko dituzte partehartzaileek.

7. Parte hartzeko derrigorrezkoak izango dira kaskoa eta eskularruak eta gurputz atal guztiak estalita eramatea.

8. Antolatzaileek bere gain hartuko dute azken orduko aldaketak egiteko eskubidea.

 

 


Utzi iruzkina: