Bergara: Goitibehera Txapelketan izena emateko epea egubakoitzean amaitzen da

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2011-06-01 00:00

Pentekoste jaietako Goitibehera Txapelketan izena emateko epea egubakoitzean (ekainak 3) amaitzen da. Txapelketan parte hartu nahi duten interesatuek telefonoz deitu (943-77 91 60) beharko dute egubakoitza orduko. Aurten, estreinakoz, txapelketa Euskadiko Goitibehera Txapelketarako puntuagarria izango da. Txapelketa ekainaren 11n, zapatua, egingo da.

Goitibeherak egiteko ez da baldintzarik jarri baina parte hartzaileek motorreko kaskoa eta arropa egokia (botak, praka luzeak, txaketa, eskularruak,...) eraman beharko dute. Txapelketa Euskadiko Txapelketarako puntuagarria bada ere, gaztetxoentzat librea izango da.

Sariak

Bi sari mota banatuko dira txapelketan: Euskal Ligan lehiatuko diren goitibeherena eta herri mailakoak. Ligan lehiatuko direnen artean, errodamendu kolektiboekin egindako goitibeherek hiru sari edukiko dituzte (100, 50 eta 30 euro, hurrenez hurren), goitibehera arinen artean ere beste hiru banatuko dira eta neumatikoen artean ere beste hiru banatuko dira.

Herri mailako sariak hiru izango dira: 120, 100 eta 90 eurokoa, hurrez hurren. Halaber, emakumeek gidatutako goitibeherak 80 euroko saria jasoko dute.

http://goiena.net/albisteak/goitibehera-txapelketan-izena-emateko-epea-egubakoitzean-amaitzen-da/


Utzi iruzkina: