Aulestin goitibeherekin hasiko dira jaiak, domekan

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2011-06-15 00:00

Aulestin  herriko jaiak ate joka datoz. Domeka honetan bertan hasiko dira martxan aulestiarrak; abiada bizian hasi be, goitibehera lasterketagaz. 16:30ean izango da hitzordua, Narea auzotik behera. Lasterketa Euskal Ligarako puntuagarria izango da eta hiru sari emongo dituzte, bardinak gomazko zein burdinazko goitibeherentzako: 90 euro lehenengoari, 60 bigarrenari eta 30 hirugarrenari.

http://lea.hitza.info/2011/06/15/aulestin-goitibeherekin-hasiko-dira-jaiak-domekan/


Utzi iruzkina: