Gero eta gutxiago falta da abenduak 1eko hauteskundeetarako, eta hemen Euskal Herrian EAJ-k kontrolatzen dituen hedabideetan, edo hedabideetan tertuliano moduan EAJren ildo politikoa defendatzen dabiltzan pertsonak, zilegitasun osoz, nire aburuz errealitatea eta euren nahia konfunditzen ari dira. Zabaltzen ari diren mezua, asko sinplifikatuz, fase berri honetan Katalunia eta Espainiar Estatuaren arteko paktu ekonomikoa gailenduko dela, eta paktu ekonomikoa horrekin, egun independentinmoaren esparruan dauden asko eta asko asetuta geratuko direla. Finean, aldebikotasunaren bidea Espainiar Est...
Lehengo egunean, azaroak 13an, Antoni Bassas-ek Ara.cat-ean argitaratu zuen artikuluaren muina hori zen; denbora pasa beharko da horrelako kale mobilizazioa ikusi ahal izateko. Izan ere, pasa den larunbatean, azaroak 11n, Barcelonan egin zuten manifestazioa oso handia izan zen. Lehenengo datuen arabera 700.000 pertsona batu ziren. Geroago, espazioa neurketetan oinarritzen ziren beste iturriek kopurua hori bikoiztu egin zuten. Edozein modutan eta oso denbora gutxian deitutako mobilizazioa izanik, soberanismoak mobilizatzeko duen gaitasuna agerikoa da. Antoni Bassas-ek bere artik...
Uste dut lehenengo urtean izan zela, gizonezko errugbilari batzuk jardun zirela sokatiran, kirol horretan aritzen den emakumezko talde baten aurka. Hasiera batean ematen zuen neurketa hark ez zuela kolorerik izango, gizonezkoek tita batean irabaziko zutela. Sokatira tiraldietan gutxienez hiru aldagai kontuan hartu behar dira: indarra, teknika eta erabili beharreko estrategia. Lehenengo tiraldian, hasi bezain pronto gizonezkoek irabazi egin zuten, alegia, sokaren erdiak markatzen duen erdigunea, lehenengo kolpean bereganatu zuten. Bigarren tiraldia berriz, arras ezberdina izan zen. Oraingoan...
Orain arteko Kataluniako procés-a milaka azpiprocés-ez osaturik egon da, eta horrela izaten jarraituko du. Horrek hango aktoreengan, eta handik kanpo gaudenongan sortzen dizkigun abiadura sentsazioak, antsietateak asko eta anitzak dira. Azpiprocés horietan ematen diren bataila guztiak hil ala bizikoak balira hartzen dira, gerta daitekeen atzera urratsa bakoitza inoiz errekuperatuko ez balitz bezala. Hala ere, egunero ezusteek harrapatzen gaituzte, soberanistek egoera berriak asmatzeko agertzen duten gautasunari esker. Askotan nik procés-a mendiarekin alder...
2009ko irailean, Arenys de Munt-en hasi zen herri galdeketaren ibilbide demokratikoa Barcelona hirian amaitu zen 2011ko apirilean. Ibilbide horretan herri galdeketa 500 herritan baino gehiagotan burutu zen, eta denera ia 900.000 herritarrek parte hartu zuten. 2009ko urrian bertan, herri galdeketetaz arduratuko zen Koordinadora abian jarri zen, eta Barcelonako galdeketa gauzatu ondoren, apirilaren amaieran, Kordinadora horrek bidea eman zion ANC Biltzar Nazional Katalanari. Bi urte horietan milaka herritarrek parte hartu zuten galdeketa horien prestaketa lanetan, eta haiek guztia...
Hainbat ikasleen familik salaketa jarri ondoren, pasa den asteartean herri horretako 8 irakaslek epailearen aurrean aurkeztu behar izan zuten. Deklarazioak egin ondoren aske geratu ziren, baina haien aurkako ikerketak jarraituko du. Salaketaren oinarrian Seu d´Urgell-eko hiru ikastetxetan Katalunian urriak 1ean burututako erreferendumean gertatutako istiluen gaineko lanketa dago. Gertaera honen harira hiru gogeta partekatu nahi nituzke: Eskolaren funtzioa. Irakurriko bagenu edozein eskoletako hezkuntza programa, eskolaren helburuen artean ikasleak bizitzarako prestatze...
Gaurko Katalunian greba deituta zegoen. Urriak 3ko deialdiarekin alderatuz gero, oraingoan deitzaileak gutxiago izan arren, CCOO eta UGT desmarkatu dira, deitzaileek egun ez normalizatua izatea lortu dute. Medio digitaletan ikusi izan ditugun irudietan errepideak eta trenbideak moztuta agertzen dira. Irakaskuntzan deialdiak %50eko jarraipena izan du. Gaur espetxeratuen askatasunaren eskaera eta Errepublikaren defentsa kalean egon da, eta hurrengo orduetan egingo diren mobilizazioetan egongo da. Eta berriro larunbatean, azaroak 11n, sinbologiarekin jolastuz, Barcelonan mobilizazioa izango d...
Bai, koalizioak erregistratzeko epea gauerdian amaituko da. Toki ezberdinetatik deiak egin izan dira, azkeneko hilabeteetan erakutsitako batasun bertsuan edo ahal izanez gero modu zabalagoan hauteskundeetara aurkezteko. Ematen du dei guzti horiek ez dutela lortuko espazio soberanista koalizio berdinean aurkeztea. Horren ordez egon daitekeen aukera da programan elementu komunak edukiko dituzten zerrenda berezituak. Bakoitza bere aldetik. Eta hau da herritarrek, alderdien zurrunbiloetan murgildurik ez dauden herritarrek, ondorioztatuko dutena. Zerrenda berezituen alde dauden batzuek esa...
Asteburuan Bilbon eta Iruñean izandako mobilizazioaek zein hamairu herritan eginiko galdeketek nigan zapore gazi gozoa utzi dute. Bi mobilizaziotan makina bat pertsonak parte hartu izan du. Medioen arabera, Bilbon 44.000 pertsona, eta Iruñeako udaletxeko plazan berriz, jendez lepo. 155. artikuluaren ezarpenak, kontseilarien eta Jordien atxiliketek, eta oro har Katalunian urriak 27a ondoren gertatzen ari denak gurean elkartasuna eta haserrea piztu dituzte, eta mobilizazio horiek dira horren lekuko. Baina bi mobilizazio horiekin haratago joan garela edo joan nahi izan dugula es...