Iragan astean osteopata batekin hasi nintzen, gorputzeko atal ezberdinetan dudan minberatasuna arintzeko asmoz. Horrelakoetan ohi denez, kontsultak irauten duen bitartean gai ezberdinak mintzagai izaten dira, eta garai honetan COVID eta honek utziko duen arrastoak izan ziren gure gaiak. Birusak, barrura begira jarri gaituela zioen esteopatak, eta ez soilik, gutaz gehiago arduratzeko, emozioetan zein gure gorputz posizioetan ere agerikoa dela. Gorputzak barrurantz egin duela, gure lepoak uzkurtu ditugula, eta jarrera tente izatea kostatzen zaigula. Heren...
2020ko urriaren 25a. Azken urteotan egin ohi bezala, urriaren azken igandean ordu aldaketa egin behar genuen: goizaldeko hiruetan, ordularia ordubetez atzeratu egin behar genuen. Bart, oheratu baino lehenago, gaueko hamaikak aldera ordu aldaketarena aitari azaldu nion, eta nahi bazuen, ordua aldatzeko. Ezetza izan zen bere erantzuna, biharamunean egingo zuela. Badira bost urte aita osasuna galtzen hasia dela. Garai hartan bizkar aldean erpesa atera zitzaion, oinaze handia eragiten zion erpesa. Medikuarengana joan zen eta medikuak pilula batzuk errezetatu zizkion. Artean, aitak 86 u...
COVID 19a izeneko gaitza, oraindik oso urrun ikusten genuenean, Zaldibarko hondakindegian ezbeharra jazo zen. Zalantzarik gabe, hamarkada luzeetan Euskal Herrian, ingurumen alorrean izandako istripurik larrienetarikoa. Ezbeharrrean, lur bolumen handik behera etorri ziren, eta lubiziak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran irentsi zituen. Zorionez, dagoeneko Albertoren gorpuzkinak aurkitu dira, eta espero dezagun aurki, Joaquinenak agertzea. Atzo, irailaren 5ean, EAEko lehendakariak, Iñigo Urkulu, Eusko Jaurlaritzako Gobernu berriko sailburuen izenak jakinarazi zituen, eta sailb...
Gaur maiatzak 23 ditu, larunbata. Atzo, Madrilek Hego Euskal Herria bigarren fasera igarotzea baimendu zuen, eta gaur Hego Euskal Herriko agintari autonomikoek gurean bigarren fase hori nolakoa izango den zehaztu dute. Astelehenetik aurrera murrizketeekin baina taberna barrura sartu ahalko dugu, elkarteek ere ateak zabalduko dituzte, etxeetan lagunekin elkartzea posiblea izango dugu, ... Poliki poliki, batzuek amesten duten aurreko normaltasunera itzultzen hasiko gara; hori bai, toki itxietan eta kalean bi metroko distantzia ezinezkoa gertatuko zaigunean, musukoa eraman beharko dugu....
Bloga zabaldu nuenean, bere izenburuak aditzera ematen duen bezala, Katalunian abian zegoen prozesua hartu nuen hizpide. Hilabeteak igarota, Euskal Herriko prozesuaz iritziak ematen hasi nintzen, eta orain COVID-19 gaitza dela eta, bizitzaz hitz egitera pasa naiz. Azkeneko garai honetan, Euskal Herrian, gure prozesuaz mintzatzerakoan pertsonak, herritarrak, erdian jarri ditugu, prozesua egongo bada, herritarron eskubideak bermatuko ditugulako izango da, edo ez da izango. Ekonomia, gehienon zerbitzura, edo gutxi batzuen zerbitzura. Gutxi batzuen zerbitzura bada, gehienon eskubideak ez dira b...
Aurreko igandean, apirilak 12, Berria egunkariak Joseba Egibar-i eginiko elkarrizketan, jeltzaleari galdetu zioten EAEko sistema publikoa nola ari zitzaion erantzuten COVID-19 delako gaitzari. Jeltzaleak, erantzuna bikaina izaten ari dela ihardetsi zuen. Elkarrizketa gordetzeko modukoa da. Hau guztia pasatzerakoan jeltzaleei gogoratu beharko zaie azkeneko hamabi urtetan osasungintzan eta zaintza sistemen gauzatu dituzten murrizketak: oheetan, langile kopuruan, hauen sodatetan zein lan baldintzetan, ikerketan, ... Gaur, apirilak 15, Araba, Gipuzkoan eta Bizkaian, birus honengatik hilda...
Gure aitak ekainean 91 urte beteko ditu. 2004. urtetik bakarrik bizi da. Azken urte hauetan osasunez era nabarmenean behera egin badu ere, oraindik autonomia maila handia du. Osasunari dagokionez, prostatarako eguneko pilula bat hartu behar du. Horrez gain, oroimena galtzen hasia da, eta aldakan, hanketan, oinpetan, mina izaten du. Baina egiari zor, pribilegiatua da, eta ondorioz gu ere, arestian esan bezala, oraindik bere autonomia maila altua baita. Orain dela laupabost urte lepo aldean erpesa atera zitzaion eta medikuek hamaika pilula agindu zizkioten, eta botika guzti horiek bere...