El procés

Bihar ere argituko du egunak

Eguna, goizeko 4,45etan hasi da. Ordu horretarako ipinita nuen iratzargailua, eta ez du huts egin. Lasai lasai gosaldu dut, kalera joateko arropa jantzi, eta lehenengo hitzordurantz abiatu gara bikotea eta biok. Geratutakjo industrialdean, 5,30etarako iritsi gara, eta ordurako 50 bat lagun zegoen. Sentsazio bereziak izan ditut, orain arteko greba guztietan kontratupeko langile bezala parte hartu izan dudalako. eta gaur berriz, erretreta hartu duen langilea lez. Gustora ibili naiz, langile gazteeekin batera bizitza/lan/pentsio duinak aldarrikatzen. Han ginela, zipaioek eskoltatuta, Eduardo ...


Bihar, egun garrantzitsua izango da. Sei urte eta erdi geroago, Hego Euskal Herriko herritarrok greba egiteko gonbitea jaso dugu. Sei urte luze hauetan bizitzaren prekarizazioak ez du etenik izan. Pobreagoak gara, prekarioagoak, menpekoagoak. Azken hilabetean, azkeneko asteetan biharko eguna prestatzen jardun gara. Gazte mugimendua, feministak, pentsionistak, hainbat sindikatu, denok batera biharko eguna ahalik eta era txukunenean atera dadin. Aurrean, atzean, ezker eskuinean biharko eguna porrota izateko enpresariak, ccoougt, ppnvpsepodemos, komunikabide nagusiak, ... Alferrik ari dira. D...


Larunbatean izandako filtrazioak baino zigor handiagoak finkatu ditu gaur goizean ezagutu dugun epai irmoak: bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak. Delitoa, sedizioa. Bozkatzeak, herriari hitza emateak, espainiar estatuari men egin ez izanak badu preziorik. Gainera, epaiak marra bat ezartzen du, alde batean zigor gogorrak jaso dituzten buruzagiak, eta beste aldean damua adierazi dutenak. Ildo horretatik epaia punitiboa izateaz gain,  oso pedagokikoa da: buruzagi independentistek 2017ko uda eta udazkenean egin zutena, inor errepikatzera ausartuko balitz, dagoeneko badaki ...


Aste honetan ezagutu dugu Altsasukoei ezarri dieten kartźela zigorra. Zigorra pixka bat gutxitu arren, berriro ere, espainiar justizia euskal herritarrontzat justizia ez dela agerian geratu da.  Gaur bertan, espainiak bere urriak 12a ospatzen duen bitartean, medio ezberdinetan irakurri izan dugu proces-aren aitzakipean kartzelaratuak izan zirenei emango dieten epaiaren filtrazioa. Altsasukoen kasuan bezala zigorra baxuagoa izango bada ere, Catalunyako herritar hauentzat ere espainiar justizia ez da justizia izango. Ostegunean, Euskal Herri osoko herri askotan Altsasukoekin elkartasun...


Epaiketa honi egun gutxi geratzen zaizkio. Esperpentoa amaitzear dago. Egunez egun, inkreszendo joan da, atzokoan miseriaren gailurrera iritsiz. Falta diren egunetan ez dut uste atzokoa gaindituko dutenik, baina espainiar estatuan dena posiblea da. Atzo Javier Zaragoza fiskalak adierazi zuen 2017ko urria 1ean biolentziarik egon ez bazen, 1981eko otsailak 23an ere ez. Bi gertaera alderatu zituen, 2017koa estatu kolpea izan zela gaineratuz. Eta modu paraleloan, egun eta ordu bertsuan, Madrilen, Auzitegi Gorenean hartu zuten beste erabaki batean Franco 1936ko urritik Estatu jefea zela esan z...


Atzo, bozkatzera deituta zeuden 160.000 herritarretatik 21.021 bere eskubideaz baliatu ziren. Ehunekoetan, %13,10a. Gaur irratietan ezinbesteko gaia izan da. Batzuentzat aurrera urratsa izan da, besteentzat urratsa oso txikia, eta beste batzuentzat berriz, inoiz jazo behar ez zen gertaera.  Nik nire aldetik uste dut, atzo Donostian urrats garrantzitsua eman zela. Batetik, lehenengo aldiz hiriburu batean herri galdeketa egitera ausartu garelako, eta bestetik, %13a porzentaia polita delako. Dudarik gabe, pertsona gehiagok parte hartu izan balu, gaur balorazio askoz positiboagoak entzun...


Urriak 1ean Catalunyan euriak egin zuen. Geroztik, ez dakit zenbat egun ateri eduki dugun, baina ziurrenik oso gutxi izan dira. Dagoeneko ekainean sartuta gaude, eta honek ez du ematen aldatuko denik. Azken hilabetetan ezer gutxi idatzi izanak ez du esan nahi, haien gaienean gogoetak egiteko gertakaririk izan ez dugunik. Hala eta guztiz ere, nahiago izan dut ikusle bezala geratu, eta gure begien aurrean jazo dena behatu. Prozesuak abiadura handian doaz, eta prozesu bakoitzean hamaika azpiprozesuak suertatzen ari dira.  Estatu espainiarrean Raxoi erori egin da. Bere alderdia, PP, opo...


Badira bi hilabete azkeneko artikulua idatzi nuenetik. Bi hilabete luze hauetan hamaika gai zein arrazoi izan dira idazteko, baina bai hango bai hemengo prozesuek gogaitu naute. Katalunian, hegemonia lehian ari diren alderdiek herria, nazioa, bigarren mailan ipini baitute, eta Euskal Herrian behin eta berriro EAJri begira ari garelako. Katalunian aste honetan inbestidura saio berria izango dugu. Hasieran Presidentegaia Puigdemont, ondoren Sanchez, geroago Turull, eta berriro Sanchez. Gaur asteartea da, eta oraindik ez dago jakiterik Pablo Llarena epaileak Sanchez baimenduko ote duen Parlam...


Independentistek akordioa ixtear dute. Bruselan, hiru alderdi independentistak akordioaren detaileak lotzen ari dira. Iristen ari zaizkigun berrien arabera, hautetsien batzarrak Puigdemont Bruselan inbestitu egingo du. Bi gobernu izango dira; bat, Bruselan, Puigdemont buru edukiko duena, eta bestea, Katalunian.  Detaileak ezagutu gabe, esan dezakegu beste behin ere, independentismoak aurrea hartzen duela. Badakigu unionistek esango dutela, horrek etorkizunik ez duela, beste zirku emanaldia dela, ... Baina ekimena, independentistek hartu dute, eta orain Espainiar Estatuari erantzutea d...


Korsikaren aro berria.

1
galdaramiño 1510776498689 El procés | 2018-01-03 17:51

Atzo martxan ipini zen Korsikako Lurralde Elkargoa. Erakunde berrian lehendakaria izango denak, Gilles Simeoni, bere diskurtsoan bi ideia nagusi azpimarratu zituen: herri berri bat eraikitzea eta Parisekin akordio politiko negoziatua erdiestea. Ikusi behar da zein izango den Parisek emango duen erantzuna.  Hauteskundeak irabazi bezain pronto nazionalistek eginiko hiru eskakizuni (korsikeraren ofizialtasuna, amnistia preso politikoentzat eta erresidente estatusa) Parisek eman dien erantzuna negargarria izan da: ezinezkoa, konstituzioak ahalbideratzen ez duelako. Korsikako nazionalisten...


galdaramiño 1510776498689

https://www.berria.eus/ https://www.ara.cat/