Bihar, urtarrilak 30, Hego Euskal Herrian Greba Orokorra.
Bihar, egun garrantzitsua izango da. Sei urte eta erdi geroago, Hego Euskal Herriko herritarrok greba egiteko gonbitea jaso dugu. Sei urte luze hauetan bizitzaren prekarizazioak ez du etenik izan. Pobreagoak gara, prekarioagoak, menpekoagoak. Azken hilabetean, azkeneko asteetan biharko eguna prestatzen jardun gara. Gazte mugimendua, feministak, pentsionistak, hainbat sindikatu, denok batera biharko eguna ahalik eta era txukunenean atera dadin.
Aurrean, atzean, ezker eskuinean biharko eguna porrota izateko enpresariak, ccoougt, ppnvpsepodemos, komunikabide nagusiak, ... Alferrik ari dira. Dagoeneko, biharkoa egun handia izango baita. Kalean beste gehiengoak osatzen ari dira, kapitalaren ofentsiba liberalari aurre egiteaz gain, alternatibak eskaini eta eraiki nahi dituen gehiengoa. Gehiengo transbertsala, borroka ezberdinetatik edaten jakin izan duen gehiengoa.
Bihar, Grebara, eta urtarrilak 31tik aurrera, agendak adostera bizitza erdigunean ezartzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: