Gaur kostatu zait ohetik altxatzea. Egia esan, eguraldiak ez zuen bat ere laguntzen, zerua hodeiez beterik bait zegoen, goibel, ni bezala. Horrelako egunetan nagikeriaren menpekoa ez izateko garrantzitsua da disziplinatua izatea. Eginbeharrekoak errepasatuta bi telefono deiak egin ditut. Lehena, pasa den astean ebakuntza izan zuen lagunari. Hobeto dagoela esan dit; animosoa sumatu dut telefonoz beste aldean. Ehiztari izanik, ehiza kanpaina utzi behar izan du ebakuntza egin ziezaioten, eta horrek kantrajarrian dauden bi sentsazio eragin dizkio: batetik, atsekabea, berarentzat aurtengo ehiza...
Atzo, aste osorako erosketekin aitarenera etorri nintzen. Esna eta lasai zegoen, egongelako bere besaulkian. Astelehenetik ostiralera bera zaintzen lan egiten duen bi pertsonetako batekin zegoen, E-rekin hain zuzen. Hirurok egongelan ginela balkoira ateratzeko proposatu nion aitari, eta halaxe egin genuen. Udan egonda, balkoi aurrean dagoen Pasaiako portuan mugimendu handia ikusten zen bertatik: piraguak, traineruak, poterak, ... Hala ere, aitaren begirada portuan egin berri duten arrandegian, eta honen gainean ipini duten jardinean/pasealekuan zegoen. Esaten zuen ez zuela ulertzen zertarak...
Gaur goizean ikusi dut bart, arrebetako batek, anai arrebok dugun wasapa taldera igorritako argazkia. Bertan aitaren ezker besoa ikusten da, ukondo aldera bi gasa dituelarik. Atzo gauean, afal ostean, egin ohi duenez, sukaldeko leihotik Pasaiako badiari begira jardun ondoren, lehioa itxi, eta leiho azpian dagoen gurpildun mahaitxoan eskuak ipintzerakoan, mahaia mugitu, aitak oreka galdu, eta mahaiatxoan kolpea hartuta, lurrera erori zen. Berarekin zegoen langileak lurretik altxatu, eta besoan eginiko zauriak garbitu eta gasak estali zituen. Jarraian, besoaren argazkia guri...
Orain dela pare bat hilabete, lagun batzuekin elkartu nintzen. Elkar ezagutu genuenetik urtero, bizpairu aldiz geratzen gara, paseotxoa eman, bazkaldu, eta batez ere, asko hitz egin. Dagoeneko laurok jubilatuta gaude, eta horrek, adinak, neurri handi batean markatzen ditu gure hizketaldiak. Ez diogu ezeri iskin egiten, denetaz mintzatzen bait gara. Oraingoan, batek kontatu zuen testamentu bitala egina zuela, eta idazkiaren kopia eskuratu arte eginiko ibilbidea. Berak oso argi zuen, testamentu bitala euskaraz egin nahi zuela. EAEn, Osakidetzako osasu...
Orain dela hiru aste, kotxean nindoala, ohi bezala irratia piztuta, diala mugitzen hasi nintzen. Radio 3, irrati espainiarrean, Barcelonan 14 urte bizitzen zeramazkien jatorriz gizon afrikarra elkarrizketatzen ari ziren. Kaleratu berri zuen liburuaren gainean mintzatzen ari zen, eta perla ederrak jaurti egin zituen, haien artean, izenburutzat hartu dudan esaldia. Berak etorkinem testuinguruan erabili zuen, baina berdin berdin, beste testuinguruetan usa genezake. Telebistan behin eta berriro, egunero, beldurra ari dira zabaltzen. Publizitatea bide bat da, baina ez bakarra. Informatiboetan er...
Inoiz baino ozenago, Zaldibar argitu! Urtebete igaro da, eta oraindik hondakinen artean geratu ziren bi langiletatik batek, Joaquin Beltran, hor segitzen du, eta bestearen gorpuzkinak udaran agertu ziren, Alberto Sololuze zenarenak hain zuzen. Ondo oroitzen naiz, orain urtebete, otsailaren 6an, zer egin nuen. Unairekin, mendira joateko geraturik nintzen. Goizeko 7ak aldera, Antxoko (Pasaia) betiko tabernan elkartu, kafea hartu, eta Aranoruntz abiatu ginen. Aranon, herriko sarreran kotxea utzita, eta poliki poliki, eguneko helburua zen Mandoegi mendi aldera jo genuen. Buel...
Sabin etxekoei kezkati egoteko arrazoiak ez zaizkie falta. Ni haietakoa banintz, honez gero auzia linmologo baten esku utzia nukeen. Izan ere, gero eta zantzu gehiago daude pentsatzeko, Oasi horretan zerbait gertatzen hasia dela. Azken urteotan, behin baino gehiagotan, prentsara jauzi egin dira hango eta hemengo instituzioetako kargu batzuen iruzur kasuak. Famatu egin dira, Osakidetzako OPEetan izandako irregulartasunak, eta horiek erakarri dute dimisio katea. Hamar egun barru, otsailaren 6an, urtebete Zaldibarko hodakindegian lubizia jazo zela. Enpresari batzuen diruzalekeria...