155. artikuluak ematen dion ahalmenari esker, atzo Rajoyk deliberatu zuen urtarrilak 17a izango dela Kataluniako legebiltzarra eratzeko eguna. Erlojua martxan dago, eta data hori baino lehenago independentismoan hainbat erabaki hartu beharko dute, abenduak 21ean lorturiko diputatuetatik zortzi, une honetan Katalunian ez bait dira; horietako bost Buruselan dira, eta beste hiruak kartzelan. Zortzi diputatu horiek gabe, urtarrilak 17an independentistek hirurogeita bi diputatu edukiko dituzte legebiltzarrean, eta zenbaki horrekin arazo nahikorik eduki dezakete, besteak beste, legebiltzar...
Astebete eman dut ezer idatzi gabe, hango eta hemengo hedabideak irakurtzen. Abenduak 21eko hauteskundeek beste behin ere, independentismoaren osasun ona berretsi dute. Espainiar Estatuak uste zuen parte hartze handiak independentismoaren galera ekar zezakeela, abstentzionisten boltsatik hauteslekuetara joan behar zutenek bozka alderdi unionistei eman behar zietela. Eta egia bada, parte hartze handia izan dela, errekorra, independentistek hazten jarraitu dute, orain arte lortutako emaitzak onduz. Aurrerantzean Espainiar Estatuak zaila edukiko du oraingo parte hartzearen maila (%81,94koa) ga...
Ordu gutxi falta dira hauteslekuetako ateak ixteko. Gaueko 10etarako jakingo dugu independentismoa garaile atera den, eta indar independentisteen artean zein gailendu den. Adi jarraitu beharko ditugu alderdiek egingo dituzten lehenengo irakurketak, aurrera begirako klabe batzuk argituko baitituzte. Baina, alderdiek egingo dituzten deklarazioak bezain garrantzitsuak izango dira Omniun Cultural eta ANC elkarteek egingo dituztenak, neurri handi batean minutu zerotik saiatuko direlako, bi elkarteen ustez alderdi independentistek jorratu beharko duten bidea marrazten, alderdikerian oinarr...
Gauerdian 155. artikuluaren hauteskunde kanpaina amaituko da. Kataluniak behar zuenerako, nik Euskal Herritik kaloria gutxiko kanpaina sentitu dut. Esango nuke kanpainaren gorengo unea, abenduak 7an Bruselan eginiko mobilizazioan izan zela, eta nire ustez horrela izan zen, Bruselako mobilizazioak herri bat irudikatu zuelako. Gainerakoek ez dute lortu herria islatzea, alderdien arteko hautes lehia baizik. Eta horrek kanpaina lausotu du. Mariano Rajoyk 155. artikuluaren hauteskunde hauek deitu zituenean, hauteskunde begirako planteamendua, nere aburuz, herri gisa izan behar zuela...
Azken asteotan zerrenda bakarraren inguruan asko idatzi da. Batzuk Nafarroako Gobernuak zerrenda bakarraren alde agertu duen borondate politikoa txalotu dute; beste batzuk ordea, kontra erasoa prestatu dute. Baina zertaz ari gara? Espainiar Estatuan, bi hizkuntza ofiziala dituzten komunitate autonomo gehienetan, irakaskuntzan lan eskaintza publikoa egiterakoan, lan eskaintza publikoan parte hartu behar dutenek espezialitateka izena ematen dute. Maisu maistren kidegorako lan eskaintza bada, parte hartu nahi dutenek lehen hezkuntzako espezialitatetan izena emango dute: musikan, ingelesan, so...