Urtarrilak 17a, legebiltzarra eratzeko eguna.
155. artikuluak ematen dion ahalmenari esker, atzo Rajoyk deliberatu zuen urtarrilak 17a izango dela Kataluniako legebiltzarra eratzeko eguna.
Erlojua martxan dago, eta data hori baino lehenago independentismoan hainbat erabaki hartu beharko dute, abenduak 21ean lorturiko diputatuetatik zortzi, une honetan Katalunian ez bait dira; horietako bost Buruselan dira, eta beste hiruak kartzelan. Zortzi diputatu horiek gabe, urtarrilak 17an independentistek hirurogeita bi diputatu edukiko dituzte legebiltzarrean, eta zenbaki horrekin arazo nahikorik eduki dezakete, besteak beste, legebiltzarreko mahaian gehiengoari eusteko. Zentzu horretan gogora ekarri behar dugu, aurreko legegintzaldian legebiltzarreko mahaiak jokatutako paper garrantzitsua.
Buruselan dauden bostek, Puigdemont barne, zer erabakiko dute? Kataluniara etorriko al dira? Bruselan geratzea erabakiz gero, ordezkaturik izango al dira?
Kartzelan daudenak, epaileak espetxean segitzea erabakitzen badu, euren alderdiek ordezkatuko al dituzte?
Carmen Forcadelek legebiltzarreko mahaiko presidentea izaten jarraituko al du?
Epe laburrean erantzuna beharko duten galderak dira, eta erlojua abian da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: