Tunel ilun eta luzea.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-12-17 10:11

galdaramiño 1513503568751

Abenduak 21ean, independentistek irabaziz gero, zaila da aurre ikustea etorkizun hurbilean zeintzuk izan daitezkeen hartuko dituzten bideak: mendi bidea, bigarren mailakoa, norabide bakarrekoa, bi norabidekoa, ... Edozein bidea hartuta, azkarragoa edo motelagoa izan, Espainiar Estatuak ordainsaria eskatuko du.

Unionismoak irabazten badu, bestelako eszenatokian egongo gara. Azken bi hilabetetan, Katalunian gutxiengoan egonik, espetxeratuak, erbesteratuak, hedabideen kontrola, Generalitat interbenituta, hautetsiak kargugabetuta, ... ikusi baditugu, unionismoak gehiengoa eskuratuz gero, noraino ausartuko dira? 

Espainiar Estatuak izugarrizko aparatoa du biharamuna irudikatzeko, horren arabera diseinatzeko, eta esku hartzeko. 

Unionismoaren balizko garaipenaren aurrean presta gaitezen tunel ilun eta luze baterako.


Utzi iruzkina: