burutazioak baino +

Bihar ere argituko du egunak

Bizitza

Bizitza burutazioak baino + | 2026-01-12 16:39

Azkeneko hilabeteak zinez ezberdinak izan dira. Abenduak 31n lagun bat hil zen. Berak eskatuta eutanasiak lagunduta joan zen.  Iraila erdi aldean ospitaleratu zuten oin batean zuen zauri batek itxura onik ez zuelako. Hilabetera edo, belaun gainetik hanka moztu zioten. Ondoren, ospitalean bertan errehabiilitazioa egiten hasi zen hainbat jarduera ikasi behar baitzituen: ohean etzan egotetik eserita egotera, ohetik aulkira nola pasatu, ... Aldi berean ere, etorkizun hurbilean begiak iltzaturik zituen: hara eta hona mugitzen lagunduko zuen aulki elektrikoa begiratzen, ... Baina bapatean, ...


Azaroak 20

Azaroak 20 burutazioak baino + | 2024-11-20 11:01

Gaur kostatu zait ohetik altxatzea. Egia esan, eguraldiak ez zuen bat ere laguntzen, zerua hodeiez beterik bait zegoen, goibel, ni bezala. Horrelako egunetan nagikeriaren menpekoa ez izateko garrantzitsua da disziplinatua izatea. Eginbeharrekoak errepasatuta bi telefono deiak egin ditut. Lehena, pasa den astean ebakuntza izan zuen lagunari. Hobeto dagoela esan dit; animosoa sumatu dut telefonoz beste aldean. Ehiztari izanik, ehiza kanpaina utzi behar izan du ebakuntza egin ziezaioten, eta horrek kantrajarrian dauden bi sentsazio eragin dizkio: batetik, atsekabea, berarentzat aurtengo ehiza...


Azeri

Azeri burutazioak baino + | 2023-08-27 12:09


Atzo, aste osorako erosketekin aitarenera etorri nintzen. Esna eta lasai zegoen, egongelako bere besaulkian. Astelehenetik ostiralera bera zaintzen lan egiten duen bi pertsonetako batekin zegoen, E-rekin hain zuzen. Hirurok egongelan ginela balkoira ateratzeko proposatu nion aitari, eta halaxe egin genuen. Udan egonda, balkoi aurrean dagoen Pasaiako portuan mugimendu handia ikusten zen bertatik: piraguak, traineruak, poterak, ... Hala ere, aitaren begirada portuan egin berri duten arrandegian, eta honen gainean ipini duten jardinean/pasealekuan zegoen. Esaten zuen ez zuela ulertzen zertarak...


Gaur goizean ikusi dut bart, arrebetako  batek, anai arrebok dugun wasapa taldera igorritako argazkia. Bertan aitaren ezker besoa ikusten da, ukondo aldera bi gaza dituelarik. Atzo gauean, afal ostean, egin  ohi duenez, sukaldeko leihotik Pasaiako badiari begira jardun ondoren, lehioa itxi, eta leiho azpian dagoen gurpildun mahaitxoan eskuak ipintzerakoan,  mahaia mugitu, aitak oreka galdu, eta mahaiatxoan kolpea hartuta, lurrera erori zen ezker beso horretan zauriak eginez. Berarekin zegoen langileak lurretik altxatu, besoan eginiko zauriak garbitu eta gazez estali zituen. J...


Orain dela pare bat hilabete, lagun batzuekin elkartu nintzen. Elkar ezagutu genuenetik urtero,  bizpairu aldiz geratzen gara, paseotxoa eman,  bazkaldu, eta batez ere, asko hitz egin. Dagoeneko laurok jubilatuta gaude, eta horrek, adinak,  neurri handi batean markatzen ditu gure hizketaldiak. Ez diogu ezeri iskin egiten, denetaz mintzatzen  bait gara. Oraingoan,  batek kontatu zuen testamentu bitala egina zuela, eta barau eskuratu arte eginiko ibilbidea. Berak oso argi zuen, testamentu bitala euskaraz egin  nahi zuela. EAEn, Osakidetzako osasun etxeetan ...




Orain dela hiru aste, kotxean nindoala, ohi bezala irratia piztuta, diala mugitzen hasi nintzen. Radio 3, irrati espainiarrean, Barcelonan 14 urte bizitzen zeramazkien jatorriz gizon afrikarra elkarrizketatzen ari ziren. Kaleratu berri zuen liburuaren gainean mintzatzen ari zen, eta perla ederrak jaurti egin zituen, haien artean, izenburutzat hartu dudan esaldia. Berak etorkinem testuinguruan erabili zuen, baina berdin berdin, beste testuinguruetan usa genezake. Telebistan behin eta berriro, egunero, beldurra ari dira zabaltzen. Publizitatea bide bat da, baina ez bakarra. Informatiboetan er...


Inoiz baino ozenago, Zaldibar argitu! Urtebete igaro da, eta oraindik hondakinen artean geratu ziren bi langiletatik batek, Joaquin Beltran, hor segitzen du, eta bestearen gorpuzkinak udaran agertu ziren, Alberto Sololuze  zenarenak hain zuzen.  Ondo oroitzen naiz, orain urtebete, otsailaren 6an, zer egin nuen. Unairekin, mendira joateko geraturik  nintzen. Goizeko 7ak aldera, Antxoko (Pasaia) betiko tabernan elkartu, kafea hartu, eta Aranoruntz abiatu ginen. Aranon, herriko sarreran kotxea utzita, eta poliki poliki, eguneko helburua zen Mandoegi mendi aldera jo genuen. Buel...


burutazioak baino +

https://www.berria.eus/ https://www.ara.cat/