Burua zer den!
Gaur goizean ikusi dut bart, arrebetako batek, anai arrebok dugun wasapa taldera igorritako argazkia. Bertan aitaren ezker besoa ikusten da, ukondo aldera bi gasa dituelarik. Atzo gauean, afal ostean, egin ohi duenez, sukaldeko leihotik Pasaiako badiari begira jardun ondoren, lehioa itxi, eta leiho azpian dagoen gurpildun mahaitxoan eskuak ipintzerakoan, mahaia mugitu, aitak oreka galdu, eta mahaiatxoan kolpea hartuta, lurrera erori zen. Berarekin zegoen langileak lurretik altxatu, eta besoan eginiko zauriak garbitu eta gasak estali zituen. Jarraian, besoaren argazkia guri bidali zigun.
Arratsaldean aitarenean izan naiz. Bi musu emanda, beso zer zuen galdetu diot. Ez da ezertaz oroitzen. Badaki zerbait izan duela zauria ikusten duelako, baina zer, noiz eta nola ahazturik dauka.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: