Beldurra saltzen digute, segurtasuna oparitzeko.
Orain dela hiru aste, kotxean nindoala, ohi bezala irratia piztuta, diala mugitzen hasi nintzen. Radio 3, irrati espainiarrean, Barcelonan 14 urte bizitzen zeramazkien jatorriz gizon afrikarra elkarrizketatzen ari ziren. Kaleratu berri zuen liburuaren gainean mintzatzen ari zen, eta perla ederrak jaurti egin zituen, haien artean, izenburutzat hartu dudan esaldia. Berak etorkinem testuinguruan erabili zuen, baina berdin berdin, beste testuinguruetan usa genezake. Telebistan behin eta berriro, egunero, beldurra ari dira zabaltzen. Publizitatea bide bat da, baina ez bakarra. Informatiboetan ere, horretan ari dira. Izan etxebizitzen okupazioak edo etxebizitzetan gertatzen diren lapurketak, izan, berrietako protagonisten jatorrian ipintzen den azentua. Soluziobideak seguritate enpresak, polizia gehiago, kontrol soziala areagotzea. Irakasgaia ondo ikasia dute: beldurra saltzea, segurtasuna oparitzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: