Ortuzarren bide gorri estrategikoa.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2022-01-18 19:38

jon.urru@hotmail.com 1642533629824

Orain dela urtebete, Mendiak izeneko  aplikazioa ezagutu nuen, eta horri esker, ordura arte ezagutzen ez nituen mendi askotara joan naiz, eta beste pilo bat nire zain dago. 

Gaur, Gesalibar-tik abiatu naiz. 2021. urtean, behin baino gehiagotan, ditudan mendi liburuak, mapak, eta aplikazio ezberdinak aztertzen ibili ondoren, gaur zen eguna. Besaide, Udalatx, Anboto, eta hauen inguruko parajeak sarritan bisitatu egin baditut ere, gogoz nengoen gaurko ibilaldia egiteko, eta egiari zor, asebete nau. 

Giro hotza, baina, eguzkia lagun  nuela, gozatu egin dut. Larragain, Larrabil, Lurgorri  eta Tellamendi mendietan izan naiz, eta esan behar dut, ibilaldia guztiz gomendagarria dela. Bai, gomendagarria, nahiz eta hasieran, AHTko bidea eta berau egiteko pista ezberdinak bertan izan.  Eta bertan diodanean, bertan da. Horren hurbiletik inoiz ez dut ikusi AHTko biderik. Hamaika onura ekarri behar zuen trena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garapenerako estrategikoa zen obra, herrialde aurreratuen bagoian sartuko gintuen trena. Urte hauetan guztietan horrelako goiburuak maiz irakurri ahal izan ditugu. Gutxitan ordea, diru publikoa esku pribatuetara transferitu egin duen eta transferitzen jarraituko duen proiektu estrategikoarena. 2006an hasitako proiektu estrategikoa,  noiz arte izan daiteke proiektua? Eta estrategikoa?  Zerk bilakatzen duen proiektu bat estrategikoa? Inoiz amaituko al da horren estrategikoa den proiektua? Inoiz ikusiko al dugu trenbide horietan tren azkarrik? 

Nik obretaz ideiarik eduki ez arren, letretakoa bait naiz, ikusi dudananaren arabera esan dezaket, goizean nire ondoan izan dudan Abiadura Handiko Trenbideko zati horrek bidegorri izatetik gehiago zuen trenbidetik baino. 

 

 

 


Utzi iruzkina: