El procés

Bihar ere argituko du egunak

U prucessu.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-12-10 18:02


Azken egunetan Parisen eduki ditugun zeru estaliak, euria, elurra eta kazkabarra tartekatu dituenak, gaur zeru garbiari bidea eman dio. Hotz handiak jarraitzen duen arren, gaur dugun argitasuna ikusgarria da. Argitasun honek presoen etxerako bidea argituko duelakoan, manifestazioruntz abiatu gara, kalean dagoen tenperatura hotza igoarazteko desioaz.


Bruselatik Parisera.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-12-08 18:35

Atzo 45.000 katalan herritar mobilizatu ziren Bruselan, independentzia eta kartzelan nahiz exilioan dauden pertsonaren alde. Proces-ak Brusela aukeratu zuen, beste behin, munduaren aurrean kataluniako herriak dituen indarra eta determinazioa erakusteko. Europar Batasunak ezarrita dituen oztopoen gainetik, atzoko argazkia oso azkar zabaldu zen, eta independentistek posizio ezin hobean heltzen diote Hautes kanpainari. Prozesu guztiek ezberdinak dira; bakoitzak bere ezaugarri propioak izaten ditu, eta gureak noski, berezko markak ditu. Esan dezagun, prozesuek azpiprozesuak dituztela, elkarri ...


Atzo Pablo Llarena epaileak hautsak harrotzen jarraitzen duen ebazpena eman zuen: Bruselan dagoen Carles Puigdemont eta lau kontseilarien aurkako euroagindua bertan behera utzi zuen. Beraz, libre dira nahi duten tokira joateko, Europan barna mugi daitezke, baina Espainiar Estatuan sartuz gero atxilotuak izango dira, Espainiar Estatuan indarrean segitzen baitute euren kontrako ustezko delituak: sedizioa, matxinada eta diru publikoaren erabilpen ez egokia. Espainiar Estatua zeren beldur da? Zergatik hartu dute erabaki hori? Nire lagun batek esaten du, bizitza honetan erridikulua egitea ekidi...


Atzo ezagutu izan genituen CISen inkestaren datoak abenduak 21eko hauteskundeei begira. Inkesta horrek oso emaitza onak ematen dizkio Ines Arrimadas buru izango duen Ciutadans alderdiaren hautagaitzari. Esaten da, inkesta guztiek atzetik sukalde lana izaten dutela, are gehiago hauteskunde emaitzeen gainean izaten direnean. Kontuan hartzen badugu abenduak 21ean Katalunian burutuko diren hauteskundeak oso hauteskunde bereziak izango direla, ondoriozta dezakegu oraingoan sukalde lana itzela izen dela. Helburua argia da: Katalunian unionismoak ordezkatzen duen esparru zabalean Ines Arrimadas et...


Aspaldian ikasia dugu justizia eta legalitatearen arteko ezberdintasuna. Atzo Espainiako Estatuko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia legala da, baina ez da bat ere justoa. Espainiako Estatuak beste behin ere, bere aurpegi ankerra erakutsi du. Junqueras-ek eta gainerakoek epailearen aurrean "mea culpa" onartu arren eta expreski aldebakartasunaren bideari uko egin izan arren, Estatuarentzak ez da nahikorik izan, eta batzuk (Junqueras, Forn, Sanchez eta Cuixart) kartzelan jarraituko dute. Euskal Herrian aspaldian ikasia dugu bi kontzeptu horien arteko ezberdintasuna. Ezagutu eta nozitu. Horr...


Aukera zuen Kataluniarekiko zabalik dituen konfrontazio fronteetatik epaitegikoan egoera leuntzea, baina guk ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik Oriol Junqueras presidenteordea, Joaquim Forn kontseilaria, eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart kartzelan segi dezatela erabaki berri du Llarena epaileak. Beste kontseilarientzat baldintzapeko askatasuna eman du. Eta guk ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik diot, kartzelan jarrai dezatela emandako arrazoiak ez direlako aski, erabakia bera ulertu ahal izateko. Epailearentzat, kartzelan geldetuko direnek arrisku handiago omen dute delituak gauzatzeko...


Gaur bi Jordiak eta kartzelan diren Kontseilariak Auzitegi Gorenean izan dira.  Auzitegi Nazionalak ezarritako neurriak aztertu behar zituen Gorenak. Ziur aski datorren astelehenean hartuko du erabakia Gorenak: espetxean segi dezatela, edo baldintzapeko askatasuna. Ebazpena, hauteskunde kanpaina hasiko den egunaren bezperan etor daiteke, eta nire apostua da, baldintzapean libre utziko dituela Pablo Llarena epaileak. Izan ere, Espainiako Estatuari tentsionamendua jaistea komeni zaio; baina, Espainiar Estatuak erabiltzen duen logika beste kategoriakoa da, eta dena posiblea da.


Aurreko ostiralean EH Bilduk EAEko EAJri eta Elkarrekin Podemosi proposamen berria egin zien, bizi dugun inboluzio demokratikoa gainditze aldera. EH Bilduk proposamena hiru oinarri gainean egin ditu: burujabetza, berdintasun soziala, eta bake eta bizikidetza. Nik entzun nuen momentutik, inora joango ez zen proposamena zela pentsatu nuen. Bi arrazoigatik. Lehena, egin zen moduagatik, hau da prentsaurreko baten bidez; eta bigarrena, gutxienez EAJk inongo beharrik ez duelako horrelako proposamenari atxikitzeko, orain arte PPrekin zein PSErekin itxi dituen akordioak ongi joan zaizkiolako, eta ...


Aldebikotasuna

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-24 11:08


galdaramiño 1510776498689

https://www.berria.eus/ https://www.ara.cat/