Legalitatea eta justizia.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-12-05 12:53

Aspaldian ikasia dugu justizia eta legalitatearen arteko ezberdintasuna. Atzo Espainiako Estatuko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia legala da, baina ez da bat ere justoa. Espainiako Estatuak beste behin ere, bere aurpegi ankerra erakutsi du. Junqueras-ek eta gainerakoek epailearen aurrean "mea culpa" onartu arren eta expreski aldebakartasunaren bideari uko egin izan arren, Estatuarentzak ez da nahikorik izan, eta batzuk (Junqueras, Forn, Sanchez eta Cuixart) kartzelan jarraituko dute.

Euskal Herrian aspaldian ikasia dugu bi kontzeptu horien arteko ezberdintasuna. Ezagutu eta nozitu. Horren aurrean antidoto anitz egon daitezke, baina Kataluniako herriak esku artean eduki ditzakeen eraginkorrena, nire aburuz, herri aktibazioa da. Orain arte gakoa izan da, eta abenduak 21etik aurrera giltza izaten jarraituko du.


Utzi iruzkina: