Unionismoak 21eko hauteskundeetarako bere apostua egin du.
Atzo ezagutu izan genituen CISen inkestaren datoak abenduak 21eko hauteskundeei begira. Inkesta horrek oso emaitza onak ematen dizkio Ines Arrimadas buru izango duen Ciutadans alderdiaren hautagaitzari. Esaten da, inkesta guztiek atzetik sukalde lana izaten dutela, are gehiago hauteskunde emaitzeen gainean izaten direnean. Kontuan hartzen badugu abenduak 21ean Katalunian burutuko diren hauteskundeak oso hauteskunde bereziak izango direla, ondoriozta dezakegu oraingoan sukalde lana itzela izen dela. Helburua argia da: Katalunian unionismoak ordezkatzen duen esparru zabalean Ines Arrimadas eta Ciutadans, irabazle gisa aurkeztea, inplizitoki zein explizitoki independentisteen aurrean beraiek aukera bakarra direla adieraziz eta, Ciutadans alderdian unionismoaren botoa biltzeko deia eginez. Bide horretan, hau da, Ciutadans botoetan lehenengo indarra izateko bidean, PP alderdia Katalunian hezurretan geldituko dela jakin badakite ere, sakrifizioa merezi die: orain arte euren argumentarioan behin eta berriro esan badute, independentistak botoetan gutxiago zirela, orain, beste mantra mediotikoaren bila doaz: Ciutadans izatea boto gehien aterako duen alderdia. Ziur aski, kalkulagailuarekin jolasean jardun dira, eta egon daitezkeen aukereetatik horixe izango da unionismoarentzat agertokirik egokiena utziko duena: PP alderdia baino espainiarzaleagoa (posible ote?) den Ciutadans gora, eta unionismoaren ezkerrean (kokapenak ez du ideologiarik definitzen) kokatzen den PSC ere gorantz. Bi alderdi hauen gorakadarekin gehi PP alderdiak gehitu dezakeen apur horrekin, botoetan nahiz eserlekuetan independentistak baino gehiago izatea. Kanpaina izugarria izango da, eta hauteskunde hauen borroka azken botoaren kontaketaraino luzatu egingo da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: