Atzo goizean Puigdemont eta bere lau kontseilari poliziaren aurrean aurkeztu ondoren, jakin-min handia zegoen belgiar justiziak hartuko ote zuen erabakiaren inguruan. Azkenean, epaileak bostak aske utzi zituen neurri arinekin. Berriro ere, Errepublika berriaren ordezkariak eta Espainiar Estatua jokatzen ari diren xake partidan, Puigdemont-ek eta bere lau kontseilariek Bruselara eginiko mugimenduak abantaila eman die, mugimendu horrekin auzia are nazioartekoagoa bilakatzeaz gain, Errepublikazaleek hautatutako arbitroaren justiziak espainiako justiziaren gabeziak agerian utzi dituelako. Behin...
Atzo, Bilboko kaleetan 44.000 pertsona elkartu ziren 155. artikuluaren ezarpenaren aurka eta erabakitzeko eskubidearen alde. Garaipenik ez da galtzekorik gabe, esperantzara kondenatua ... (Gari)
Asteburu honetan Euskal Herrian badira 3 hitzordu, gurean prozesurik ote dagoen, eta egotekotan duen osasun maila baloratzeko lagunduko digutenak. Gaur arratsaldez Bilbon eta bihar goizez Iruñean mobilizazioak iragarrita daude 155. artikuluaren aplikazioa eta atxiloketak salatzeko, eta demokrazia aldarrikatzeko. Bihar 13 herritan (Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandio) Gure Esku Dagok galdeketak egingo ditu. Bi gertaera hauek, mobilizazioek eta galdeketek, ebaluazio u...
Kataluniako procés-aren inguruan etengabe albiste berriak sortzen ari dira. Gaur goizean medio digitaletan irakurri izan dugu pertsona partikular batek CUPen ilegalizazioa eskatu duela. Fiskaltzak baina, kasua itxi egin du dilijentziarik zabaldu gabe. Hala ere, VOX alderdiak salaketa berriak iragarri ditu CUPen ilegalizazioa eskatzeko. Testuinguruak oso ezberdinak izan arren, CUPen balizko ilegalizazio horrek beste garaietara eraman nau, eta espazioan Euskal Herrian kokatu. Gaur Jonathan Martinezek bere twitterrean, @jonathanmartinz, gogora ekarri digu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ...
Atzo, Carles Puigdemont-ek agerraldia, mundu osoko medio andana bertan zegoela, egin zuen Bruselan. Atzo bertan, medio digitaletan irakurri ahal izan genuen bertan esandakoa, bere hitzek oiartzun zabala eduki baitzuten. Berak aipatutakoa ez noa errepikatzera, niretzat garrantzitsua ez baitago adierazitakoan baizik eta agerraldia Bruselan egin izanak bilatzen zituen ondorioetan. Lehena: atzotik Kataluniako Errepublika auziak nazioartean oiartzun zabalagoa dauka. Carles Puigdemont Europako bihotzean agertu zen, eta orain arte Espainiar Estatuko barne arazoa izan dena beste estadi...