Brusela.
Atzo, Carles Puigdemont-ek agerraldia, mundu osoko medio andana bertan zegoela, egin zuen Bruselan. Atzo bertan, medio digitaletan irakurri ahal izan genuen bertan esandakoa, bere hitzek oiartzun zabala eduki baitzuten. Berak aipatutakoa ez noa errepikatzera, niretzat garrantzitsua ez baitago adierazitakoan baizik eta agerraldia Bruselan egin izanak bilatzen zituen ondorioetan.
Lehena: atzotik Kataluniako Errepublika auziak nazioartean oiartzun zabalagoa dauka. Carles Puigdemont Europako bihotzean agertu zen, eta orain arte Espainiar Estatuko barne arazoa izan dena beste estadioan kokatu zuen.
Bigarrena: Bruselako agerraldiarekin Carles Puigdemont eta bere kontseilariak Espaniako Auzitegi Nazionalera aurkeztuta edo aurkeztu gabe, blindatuagoak daudela kartzeleratze agindutik. Berak bazekien Espainiar Estatuak judizialki neurri gogorrak hartuko zituela. Atzo bertan, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen Carles Puigdemont bera eta bere kontseilariak. Deklaratzera ez badira joaten Espainiako Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua emango du.
Ikusiko dugu ea asmatzen dudan!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: