Belgikako justiziak Espainiakoa biluzi egin du.

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-06 10:35

Atzo goizean Puigdemont eta bere lau kontseilari poliziaren aurrean aurkeztu ondoren, jakin-min handia zegoen belgiar justiziak hartuko ote zuen erabakiaren inguruan. Azkenean, epaileak bostak aske utzi zituen neurri arinekin. Berriro ere, Errepublika berriaren ordezkariak eta Espainiar Estatua jokatzen ari diren xake partidan, Puigdemont-ek eta bere lau kontseilariek Bruselara eginiko mugimenduak abantaila eman die, mugimendu horrekin auzia are nazioartekoagoa bilakatzeaz gain, Errepublikazaleek hautatutako arbitroaren justiziak espainiako justiziaren gabeziak agerian utzi dituelako. Behin haien egoera pertsonala argituta, eta momentuz babestuta, aukera izango dute Errepublika berriaren defentsan hobeto aritzeko, eta abenduak 21eko hauteskundeak prestatze lanetan murgiltzeko.


Utzi iruzkina: