Arrazakeri identitarioa?

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-10-30 10:56
1

galdaramiño 1509398469932

Atzo, Barcelonan, Kataluniako Errepublika berriaren aurka dauden katalan herritarrek Espainiar Estatu barruan jarraitu nahi dutela adierazteko manifestazioa egin zuten. Manifestazio amaieran pertsona ezberdinek hitza hartu zuten, eta  horien artean Paco Frutos-ek, PCE-ko idazkari ohia. Honek besteak beste, Errepublika berriaren sortzaileen arrazakeri identitarioa aipatu zuen.

Berehala burura etorri zitzaidan, egun bat lehenago (17-10-28) Berrian irakurritako elkarrizketa ("Orain hasten da dena;errepublikari edukia eman behar zaio") Marcel Maurirekin eta Agusti Alcoberrorekin, Omnium Culturaleko bozeramailea eta ANCko presidenteordea hurrenez hurren. Elkarrizketako une batean Marcel Maurik zera esaten du:

" ...Plurala den herrialde batean bizi gara, gaur modu baketsuan eta alaian ari dena independentzia ospatzen, eta litekeena bihar edo igandean beste jende bat ateratzea kalera, gaur kalera atera direnak bezain katalan sentitzen direnak, esango dutenak nahiago zutela Espaniako Estatuaren barruan geratu izana, eta erronka da errepublika bat eraikitzea pertsona horiekin guztiekin, denok dugulako herrialde honetan bizitzeko eskubidea. Urte asko behar izan dira  independentismoa gaurkoa bezalako egun batera iristeko. Eta gehiengoarena den proiektu politiko honek sekula ez du ahaztu behar katalan sentitzen diren eta gaur sentimendu kontraesankorrak dituztenak herrialde honetan ere lekua dutela."

Nere aburuz, goiko erantzuna behin baino gehiago irakurtzeak merezi du. Zorionez horrelako pentsakera oso zabaldurik dugu Katalunian; pentsakera anitza eta inklusiboa. Paco Frutosentzat aldiz, hau guztia arrazakeri identitarioa omen da.


Utzi iruzkina: