Prozesua (II)
Asteburuan Bilbon eta Iruñean izandako mobilizazioaek zein hamairu herritan eginiko galdeketek nigan zapore gazi gozoa utzi dute.
Bi mobilizaziotan makina bat pertsonak parte hartu izan du. Medioen arabera, Bilbon 44.000 pertsona, eta Iruñeako udaletxeko plazan berriz, jendez lepo. 155. artikuluaren ezarpenak, kontseilarien eta Jordien atxiliketek, eta oro har Katalunian urriak 27a ondoren gertatzen ari denak gurean elkartasuna eta haserrea piztu dituzte, eta mobilizazio horiek dira horren lekuko. Baina bi mobilizazio horiekin haratago joan garela edo joan nahi izan dugula esango nuke, Kataluniako herriak bere etorkizuna eraikitzeko eskubideari babesa eman eta Guk gure etorkizuna erabakitzeko bidean ekarpena egin nahi izan dugu, horren aldeko urrats txikia emanez. Eguraldiaren kontra genuela, Katalunia eta gure etorkizunaren alde busti gara.
Hamahiru herrietan burutu diren herri galdeketei dagokienez, ordea, nire balorazioa ez da positiboa. Badakit eguraldi txarra izan dela, eta horrekin jendea nahiago izaten duela etxeko epeltasunean geratu, baina nire iritzian horrek ezin du ezkutatu parte hartzearen datu eskasak. Gaur irratian eta medio idatzietan denetariko iritziak irakurri izan ditut. Batzuk diote homologatuak ez diren galdeketetan horrelako parte hartzea izaten dela, garrantzitsuena egindako mobilizazioa, sortutako konplizitateak direla. Nik 21.000 pertsona mobilizatzea eta konplizitateak sortzea ongi baloratzen dut, baina nere ustez ez da aski. Herri handitan parte hartzearen portzentaiak oso baxuak dira, eta uste dut, horrek agerian uzten du zeozer ondo egiten ari ez garela. Eta ez dit balio alderdi horrek edo besteak ezer gutxi egin duela entzuteak, sujetu nagusiak alderdiak ez direnean.
Eta ni gozozale naiz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: