Arenys de Munt, procés-aren hasiera?
Procés-aren hasiera data batean kokatu beharko bagenu, zalantzarik gabe 2009. urtean paratuko genuke, urte hartako irailak 13an, Arenys de Munt herrian independentziaren gaineko lehenego herri galdeketa egin baitzen. Parte hartzea %42koa izan zen, 2892 pertsonek bozkatu zuten, eta haietatik %96ak independentziaren aldeko bozka eman zuen.
2009ko irailak 13 hartatik 2017ko urriak 1a bitartean, 500 herritan baino gehiagotan galdeketak egin ziren. Ibilbide horretan ANC Biltzar Nazional Katalana eta AMI Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea, 2011. urtean sortu ziren. Omnium Cultural aldiz, askoz lehenagokoa da, 1961eko uztailak 11n jaio bait zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: