Estatuko ezkerra

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-10-29 18:09

galdaramiño 1509300729262

Aurreko idatzian esan dut estatuko ezkerrak tranpa egiten duela esaten duenean Kataluniako prozesuaren erresoluzioa Madrileko parlamentuan erabakitzeko eskubidearen aldeko alderdiak gehiengo izango direnean bideratuko dela, eta orduan katalanek euren etorkizuna erabaki ahalko dute. Nik uste, erabat tronpatzen direla. Egun aukera hori ez da posible, eta ez da aurreikusten epe ertain-luzean horrelako eszenatokirik. Gauzak horrela izanda zer da ezkerra horrek eskaintzen dion estatu berria "sortu" duten horiei?

Beste aldean dugu estatu berria sortu dutenak, gutxienez 7 urte mobilizatzen aritu direnak, sektore ezberdinak ahulduntzen eta antolatzen jardun direnak (nekazariak, suhiltzaileak, hezkuntzako langileak, eskoletako familiak, Kataluniatik kanpo jaiotako katalanak, kazetariak, hautetsiak, ...), prozesu parte hartzailea ardatza izan dutenak, prozesu inklusiboa, transbersala, ...

Europan jende askok begirada jarria du Katalunian, aldaketak posibleak direla erakusten ari direlako, aldebakartasunez espainiar estatuko erregimena hankaz gora ipini dezaketelako, eta bitartean, estatuko ezkerrak gaitasunik ez fokoa zabaltzeko eta ikusteko erregimena eror daitekeela, katalanek erregimenaren eraikinean arrakala handia egin dezaketela, eta une honetan erregimena bota nahi badugu, tokian tokiko borrokak sustatu eta egiteaz gain, katalanek hartutako bidea babestu eta lagundu behar dugu, gaur gaurkoz katalanek hartutako bide hori izan daitekeelako gure ametsak gauzatzeko modurik egokiena.

 

 

 


Utzi iruzkina: