Alderdien ilegalizazioa?

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-11-03 16:30
1

Kataluniako procés-aren inguruan etengabe albiste berriak sortzen ari dira. Gaur goizean medio digitaletan irakurri izan dugu pertsona partikular batek CUPen ilegalizazioa eskatu duela. Fiskaltzak baina, kasua itxi egin du dilijentziarik zabaldu gabe. Hala ere, VOX alderdiak salaketa berriak iragarri ditu CUPen ilegalizazioa eskatzeko.

Testuinguruak oso ezberdinak izan arren, CUPen balizko ilegalizazio horrek beste garaietara eraman nau, eta espazioan Euskal Herrian kokatu. Gaur Jonathan Martinezek bere twitterrean, @jonathanmartinz, gogora ekarri digu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoaz irabazteko PPSOE-k egindakoa. Ariketa polita twitter hori irakurtzea, ez ahazteko hemen Euskal Herrian alderdi politikoak legez kanpo jarri zituztela, milaka herritarrak ezin izan genuela hauteskundeetan hautagai izan, atxiloketak, ... Horrela, maldan behera zihoazten aukera politikoek, Patxi Lopez lehendakaritzara eraman zuten. 

Egun Unionismoak abenduak 21eko hauteskundeak irabazi nahi baditu hemen jorratutako bidea edo antzekoa hautatu beharko du, oso zaila delako Katalunian ere maldan behera doazen horiek karta berdinez partida irabaztea. Partida irabazi nahi badute tranpak egin beharko dituzte, eta horretarako badute non ikasi. Espero dezagun, testuinguruak eta hartutako bideak ezberdinak izanik, Nazioarteko komunitateak modu ezberdinez jokatzea, eta oraingoan beste tokira ez begiratzea.


Utzi iruzkina: