Espainiar Estatuak epaitegi frontean konfrontazioari eusten dio.
Aukera zuen Kataluniarekiko zabalik dituen konfrontazio fronteetatik epaitegikoan egoera leuntzea, baina guk ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik Oriol Junqueras presidenteordea, Joaquim Forn kontseilaria, eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart kartzelan segi dezatela erabaki berri du Llarena epaileak. Beste kontseilarientzat baldintzapeko askatasuna eman du.
Eta guk ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik diot, kartzelan jarrai dezatela emandako arrazoiak ez direlako aski, erabakia bera ulertu ahal izateko. Epailearentzat, kartzelan geldetuko direnek arrisku handiago omen dute delituak gauzatzeko.
Gaur, gauerdian, hasiko den hauteskunde kanpainan Junqueras, Forn eta Sanchez hautagaiek ezin izango dute modu normalizatuan parte hartu, eta ondorioz, kanpaina ez da normalizaturik izango. Kanpaina ez normalizatua, berez ez normalizatuak diren hateskundeetan, hots, 155. artikuluaren ezarpenarekin batera iragarritako hauteskundeak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: