Bruselatik Parisera.
Atzo 45.000 katalan herritar mobilizatu ziren Bruselan, independentzia eta kartzelan nahiz exilioan dauden pertsonaren alde. Proces-ak Brusela aukeratu zuen, beste behin, munduaren aurrean kataluniako herriak dituen indarra eta determinazioa erakusteko. Europar Batasunak ezarrita dituen oztopoen gainetik, atzoko argazkia oso azkar zabaldu zen, eta independentistek posizio ezin hobean heltzen diote Hautes kanpainari.
Prozesu guztiek ezberdinak dira; bakoitzak bere ezaugarri propioak izaten ditu, eta gureak noski, berezko markak ditu. Esan dezagun, prozesuek azpiprozesuak dituztela, elkarri elikatzen diotenak, eta unearen arabera, batzuk baino bizkorragoak izaten direla. Gurean, orain presoak! Badakigu presoen afera askatuz gero, Prozesua ere azkartuko dela. Ipar Euskal Herrian, lehen armagabetzea ekin, eta orain presoekin eraman duten eta daramaten prozedura eredugarria da, eta horrek laster bere fruituak emango ditu. Bihar, abenduak 9, Parisen hitzordua dugu, Frantziako Estatuak entzun dezala presoekiko politika aldatu behar duela, preso gaixoak etxean egon behar dutela, eta gainerako euskal presoak Euskal Herrira hurbildu behar dituela, segida libre uzteko. Atzo Bruselan katalanek egin zuten bezala, bihar euskal herritar asko Pariseko kaleetan mobilizatuko gara. Presoek behar dutelako. Guk behar dugulako. Presoak Euskal Herrian libre!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: