Bi Jordiak eta kartzelaratutako Kontseilariak libre?

galdaramiño 1510776498689 El procés | 2017-12-01 21:11
1

Gaur bi Jordiak eta kartzelan diren Kontseilariak Auzitegi Gorenean izan dira.  Auzitegi Nazionalak ezarritako neurriak aztertu behar zituen Gorenak. Ziur aski datorren astelehenean hartuko du erabakia Gorenak: espetxean segi dezatela, edo baldintzapeko askatasuna. Ebazpena, hauteskunde kanpaina hasiko den egunaren bezperan etor daiteke, eta nire apostua da, baldintzapean libre utziko dituela Pablo Llarena epaileak. Izan ere, Espainiako Estatuari tentsionamendua jaistea komeni zaio; baina, Espainiar Estatuak erabiltzen duen logika beste kategoriakoa da, eta dena posiblea da.


Utzi iruzkina: